lunes, 17 de diciembre de 2007

HONOLULU, LEKU BAT BRUSELAN




Lulu orri zuriarekin, Elmer maletarekin eta Nino Monero trikitiarekin, hirurak elkarrekin, beste leku batera joan dira.






Ume txikiek kalean txiza egiten duten lekura,
hotza egiten duen lekuan
goxotasunaren
eta epeltasunaren
bila joan dira Bruselara.





Mundua
oso handia da
eta, aldi berean,
mundua hain da txiki...
eta gu, hain gara
txiki eta bitxi...





Bizitza bera gure bizilekua baldin bada,
mundua bera gure bizileku da
gure bizilekua
mundu zehar eta zaharreko
bizitza
eta
bizia
da.



2007ko abenduak 15,
Bruselan, Laken-en,
GC NEKKERSDAL aretoan
"Honolulu, leku bat"
antzezlanaren emanaldia.



Hainbat leku ditu munduak, europak, bizilekuak, munduari begiratzeko leihoak eta bizitza sentitzeko lagunak... Hasi baino ez dugu egin!!!


Eskerrik asko!!!
Gero eta gertuago gaude

No hay comentarios: