lunes, 5 de noviembre de 2007

LEKU BATERA NOLA ABIATU ZIREN

Bazen behin leku hutsa. Pixkanaka bertara zenbait izaki hurbiltzen joan zen. Izakiak gerturatu ahala argitasuna azaltzen joan zen. Bertara iritsi ziren lehenak Nikita Phillips eta Woody Montes izan ziren, urduri heldu ziren
, ezinegonak harrapatuta.


Handik minutu gutxira, leku hutsa zena, izakiz betetako leku bihurtu zen. David Pierce lasaia, Franki White gizon zekena, Gary M. Evelyne handia, Kristie Mc Call malenkoniatsua, Rowena Ninfa liraina, Lenette Lamon alaia, Sonia Voss lotsatia, Ali Frank aberatsa, Georgina Rodriguez irritsua, Pierre Crawford hiltzailea, Paige Carson biktima, Mr. Brand orojakilea, Tanisa Anthony misteriotsua, Elisabeth K. Franklin jakintsua, Felice D. Tracy boteretsua, Brenda Baxter mozkorzalea, Latasha Rowe dantzaria eta Melanie Greenwodd idazkaria leku hartara iritsi ziren. Urduri denak, ezinegonak harrapatuta.


Leku huts eta iluna zen hura, zuri bilakatu zen, zuria, zuri... Zuritasunak bere baitan gorde zituen urduri eta ezinegonak harrapatuta zeuden izaki denak, den-denak.


Nikita Phillipsek barre egin zuen orduan, Woody Montesek txiza, David Pierce negarrez hasi zen, Franki White garrasika, Gary M. Evelyne txiki bihurtu zen, Kristie MC Callek telefonoz hots egin zuen, Rowena Ninfa estaldu egin zen, Lenette Lamon biluztu, Ali Frankek paperean zerbait idatzi zuen, Georgina Rodriguezek zigarroa iziotu zuen, Pierre Crawford otoitz egiten hasi zen, Paige Carsonek mozkortzea erabaki zuen, Mr. Bandek ez zuen ezer egin, Tanisa Anthony zendu zen, Elisabeth K. Franklinek zerbait galdetu zuen, Felice D. Tracyk Brenda Baxter atxilotu zuen eta Latassa Rowe Melanie Greenwoodekin maitemindu zen.

Zuritasunak bahitutako izakiek elkarrekin egin zuten gauza bakarra gora begiratzea izan zen. Zuritasunak bahitutako lekuko izaki oro gora begira. Hildako Tanisa Anthonyk ere begi bat ireki zuen gora begiratu ahal izateko.

Goiko dena, zuria beharrean, iluna zen baina. Dena ilun izarrak ezik. Argi puntutxo disdiratsuak. Eta izarren artean hegalean kohete gorria. Barruan, Nino Monero, Lucrecia Zaballa eta Elmer Derete hegalean zihoazen. Beste lekuren batera kohete gorrian hegalean.

No hay comentarios: